Hezkuntza

Hezkuntza

jueves, 13 de noviembre de 2014

Lehenengo saio teorikoa

 1. Saioa: Urriaren 16a

 
Gaur IKT – Informatikaren lehenengo eguna izan da eta, lehenik eta behin, ikasgaiari buruzko aurkezpena egin du irakasleak. Jarraian, aurre-ezagutzak aztertzen hasi gara. Horretarako, gai horren inguruko bideo bat ikusi dugu eta gero, begiak itxi behar izan ditugu, erlaxatzeko eta deskonektatzeko asmoz. Minutu batzuk pasata, begiak ireki ditugu eta irakasleak galdera bat egin digu gutako bakoitzari: zer etorri zaizu burura? Bakoitzak berak pentsatu duena orri batean idatzi du. Honela, hausnartzera bultzatu gaitu. Laburbilduz, lehenengo saio hau nahiko ona izan da, alde batetik, eroso sentitu naizelako eta, bestetik, metodo berritzaileak erabiltzen dituelako.


 

1 comentario:

  1. Iepa polit!! Itzi naz oso polita dekozu bloga ta axola ezbajatzu jarriko zaitut nire blogean esteka moduen. Zorionak blogagatik!

    ResponderEliminar