Debekatutako hezkuntza film-dokumental bat da eta konbentzionalak ez diren esperientzia hezigarriak ematen ditu argitara. Honen guztiaren berri izatea ezinbestekoa da, gaur egungo hezkuntza hobeto ezagutzeko eta mundu osoko hezkuntza-sistema ezberdinak ezagutzeko. Hona hemen nabarmen daitezkeen idea nagusiak:
1. Hezkuntzak gizakiaren garapen osoa
bultzatu behar du.
2. Ezagutzak edota edukiak ez dira
absolutuak, informazioa ez da beti zuzena izaten, denbora aurrera joan ahala
eta zientzia garatu ahala, aldatu egiten da. Ideala, beraz, ikasten ikastea,
bereizten jakitea, interpretatzea eta kritikoki baloratzea da.
3. Garrantzitsuena ez dira emaitzak,
bidea baizik. Emaitzak baloratzean, pertsona bakoitzaren gaitasunak baztertzen
ditugu.
4. Geletan ez da hierarkiarik egon behar,
gurasoek eta irakasleek demokrazia sustatu behar dute, autonomia eta
dibertsitatearekin batera, modu honetan irakaskuntza orientatzen dutelarik.
5. Irakasleak umearen gaitasunetara eta
ahalmenetara egokitu behar da eta ez alderantziz. Horretarako, beharrezkoa da
estrategia didaktikoak flexibleak eta adaptagarriak izatea, umearen hazkuntza
eta interesei egokitzeko.
6. Irakaskuntza prozesua ez da mailakatua
izan behar, hau da, umeak interesen, trebetasunen eta esperientzien arabera sailkatu
behar dira. Modu honetan, ez dago maila altuago edo baxuagorik eta lehiakortasuna
saihestu egiten da.
7. Irakaskuntzak umeen testuinguru eta
bizipenekin harremana izan behar du. Teoria kantitatea baxua izan behar da,
haurrek euren ondorioak ateratzeko eta pixkanaka-pixkanaka eraikitzen dituen
ezagutzak gero eta konplexuagoak izateko.
8. Eskolan irakasleak, familiak eta
komunitateak elkarlanean aritu behar dira.
9. Gaur egun, eskolaren helburua ez da
umeak formatzea, ezta balioak nahiz ohitura sozialak transmititzea, hau
adoktrinamendu hutsa baita. Eskolak, hortaz, haurrek euren balio eta ohitura
propioak sortzeko eta osatzeko lekua izan behar du.
10. Hezkuntza prozesua amaigabea da,
bizitzan zehar beti gaitasunak garatuz goaz eta.
11. Irakasleak ikasleetatik ere ikas
dezake eta orientatzaile den heinean, aldez aurretik bere burua ezagutu beharra
dauka (beldurrak, intereseak, sentimenduak, gaitasunak…), ikasleen irakaskuntza
eta hezkuntza prozesu biei laguntzeko.
12. Hezkuntza ume bakoitzari egokitzeko,
irakasleak umeak ezagutu behar dituzte. Ezagutza hau holistikoa izan behar da,
hots, gizakiaren area guztiak kontuan hartu behar dira (fisikoa, emozionala,
mentala eta espirituala).
13. Ikasleen dibertsitatea kontuan hartu
behar den bezala, garrantzitsua da pentsamendu dibergenetea ere kontuan
edukitzea, konponbide ugari egon daitezke eta. Horretarako, funtsezkoa da
sormena sustatzea.
14. Boterarengatiko borrokak eta
eihakortsunak umeak kaltetzen dituzte. Horiek horrela, eskolak demoktratizatu egin
behar dira, sortzen diren liskarrak gainditzeko eta hauek aldaketa modu bat
bezala ikusteko.
15. Irakasleriak umeen hazkuntza
emozionaletan ere parte hartu behar du, adoktrinatu gabe, hau da, umeak, hauen
ideiak, gogo aldarteak, iritziak… kontrolatzen laguntzeko.
16. Hezkuntza-sistema eta gaur egungo
gizartea ez datoz bat. Ondorioz, ez du ondo funtzionatzen eta sarritan ez ditu helburuak
lortzen. Beraz, hezkuntza momentu bakoitzeko testuingurura moldatu behar da.